Azken urteotan, plastikoaren kontrako erreakzio batzuk sortu dira, plastikoari uko egitera eta debekatzera bultzatzen dutenak. Plastikoen aurka erabiltzen diren argudio batzuk ez dira egiazkoak; horregatik, gaur plastikoaren egiez eta abantailez hitz egingo dizuegu:
1.- Plastikoak erabat seguruak dira osasunerako
Plastikoek Espainiako, Europako eta nazioarteko legeria eta araudi zorrotzenak betetzen dituzte.
2.- Plastikoek bizitzak salbatzen dituzte
Medikuntza modernoa ezin da ulertu plastikorik gabe. Osasun-arloko material giltzarrietako bat dira: organoen euskarria, erabili eta botatzeko material higienikoa, odola emateko materiala… Funtsezko materiala da, halaber, etxebizitzen eta eraikinen segurtasun-sistemetan, suteen aurkako teknologietan edo suhiltzaileen ekipamenduan.
3.- Plastikoen iraunkortasuna
Iraungarritasunari esker, baliabide asko aurrez ditzakegu. Adibidez, etxebizitza bateko isolamendu plastikoek fabrikatzeko erabili zen energia baino 250 aldiz energia gehiago aurrezten dute.
4.- Plastikoek ez dituzte petrolio-erreserbak agortzen
Europako petrolio-kontsumoaren %4 eta %6 artean plastikoak fabrikatzeko baino ez dira erabiltzen. Petrolioaren %87 baino gehiago erregai gisa erabiltzen da garraiorako eta berokuntzarako.
5.- Plastikoek ura, energia eta CO2 emisioak aurrezten dituzte
Plastikoari esker, adibidez, nekazaritzan %30 eta %60 bitartean aurrez daiteke ura. Horretarako, plastikozko mikrorriegoa edo tantakako ureztaketa erabiltzen dira. Garraio-sektorean, berriz, 750 litro erregai aurrez daitezke 150.000 km bakoitzeko, eta, gainera, CO2 gutxiago isurtzen da.