(+34) 943 55 07 62
Plastikoaren egiak eta abantailak

Plastikoaren egiak eta abantailak

Azken urteotan, plastikoaren kontrako erreakzio batzuk sortu dira, plastikoari uko egitera eta debekatzera bultzatzen dutenak. Plastikoen aurka erabiltzen diren argudio batzuk ez dira egiazkoak; horregatik, gaur plastikoaren egiez eta abantailez hitz egingo dizuegu:

1.- Plastikoak erabat seguruak dira osasunerako

Plastikoek Espainiako, Europako eta nazioarteko legeria eta araudi zorrotzenak betetzen dituzte.

2.- Plastikoek bizitzak salbatzen dituzte

Medikuntza modernoa ezin da ulertu plastikorik gabe. Osasun-arloko material giltzarrietako bat dira: organoen euskarria, erabili eta botatzeko material higienikoa, odola emateko materiala… Funtsezko materiala da, halaber, etxebizitzen eta eraikinen segurtasun-sistemetan, suteen aurkako teknologietan edo suhiltzaileen ekipamenduan.

3.- Plastikoen iraunkortasuna

Iraungarritasunari esker, baliabide asko aurrez ditzakegu. Adibidez, etxebizitza bateko isolamendu plastikoek fabrikatzeko erabili zen energia baino 250 aldiz energia gehiago aurrezten dute.

4.- Plastikoek ez dituzte petrolio-erreserbak agortzen

Europako petrolio-kontsumoaren %4 eta %6 artean plastikoak fabrikatzeko baino ez dira erabiltzen. Petrolioaren %87 baino gehiago erregai gisa erabiltzen da garraiorako eta berokuntzarako.

5.- Plastikoek ura, energia eta CO2 emisioak aurrezten dituzte

Plastikoari esker, adibidez, nekazaritzan %30 eta %60 bitartean aurrez daiteke ura. Horretarako, plastikozko mikrorriegoa edo tantakako ureztaketa erabiltzen dira. Garraio-sektorean, berriz, 750 litro erregai aurrez daitezke 150.000 km bakoitzeko, eta, gainera, CO2 gutxiago isurtzen da.

 

Kalitate handiko polipropilenozko inbutuak

Kalitate handiko polipropilenozko inbutuak

Gure inbutu malguak injekzio-plastikoz eginak daude, kirten ergonomikoarekin. Kalitate handiko inbutuak polipropilenoz egiten dira, eta horrek erresistentzia handia ematen du. Osagarri hauek dituzte:

Luzagarri malgua: errazago iristeko eta erabiltzeko aukera ematen du.

Pita: isurketa errazten du.

Iragazkia: ezpurutasunak ezabatzen laguntzen du .

Bi diametrotan egiten dira: bata 160 mm-koa eta bestea 240 mm-koa. Gure produktu guztiak industriara eta zerbitzuetara bideratuta daude.

Makina-parkea handitu dugu makina berri batekin

Makina-parkea handitu dugu makina berri batekin

Makina-parkea handitu dugu, plastiko hidraulikoko injekzio-makina berri batekin, Motor Servorekin.

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA KONTSUMO ERAGINKORRAREKIN.

Tradizionalki, plastiko-injekzioko makinetako teknologia hidraulikoak, oro har, potentzia-pisu erlazio oso handia ematen du, eta presio- eta abiadura-kontrol handia eskatzen du balbula-sistema proportzionalen edo serbobalbulen bidez.

Servo eragintza-sistema erabiliz, balbula proportzionalak kentzen dira, eta doitasun handiko eta momentu konstanteko mugimendu oso azkarren erantzuna lortzen da.

Servo sistemaren bidez, bonba finkoko injektore konbentzionalen aldean, energiaren %70 aurrez daiteke.

 

Nola funtzionatzen du termoplastikoen injekzioak?

Nola funtzionatzen du termoplastikoen injekzioak?

Termoplastikoen injekzio bidezko moldaketa-prozesua makina batean egiten da. Makina horretan, nahi den piezaren irudia duen moldea jartzen da barrutik.

Makina lehengai jakin batekin elikatzen da, eta beroa aplikatuz, materiala urtu egiten da presio handiko moldean injektatzeko. Moldeak barrunbe bat edo gehiago izan ditzake, piezen kontsumoaren arabera. Moldea ondo hozten da, moldea ireki aurretik pieza barruan ondo konformatzeko.

Moldea ireki egiten da, eta egozgailuek pieza barrunbetik ateratzen dute. Robot batekin jaso daiteke, edo lekuz aldatzen duen zerrendara eror daiteke manipulatzeko edo ontziratzeko.