Bezero batentzat, eskaturik, sortu dugun proiektu bati buruz hitz egingo dizuegu gaur. Dakizuenez, Plastikoak Erce-n mota guztietako sektoreetarako plastikozko piezak diseinatzen ditugu. Oraingoan, diseinatu dugun kaxa-defentsa horretaz hitz egingo dizuegu.
Zer da proiektua?
Bezero batentzat babes edo defentsa berriak garatu ditugu, makina-erremintaren sektorean erabiltzeko.
Helburua.
Piezen funtzioa barruan dituzten mekanismoak eta plaka elektronikoak babestea da. Leiho bat diseinatu dugu, eta, haren bidez, LEDa barnetik piztean, makinaren funtzionamendu-faseak ikus daitezke.
Materialak.
Erabilitako materiala ABS da, emandako erresistentzia nahikoa baita makina erabiltzeko. Gainera, itxura oso ona ematen duten prestazio estetiko handiak eskaintzen ditu. Era berean, ageriko azala testurizatuta tratatu da, ukimena hobeto sentitzeko.