Mar 9, 2022 | Produktuak
Plastikoak Erce-n hainbat sektoretarako produktu ugari egiten ditugu. Kasu honetan, plastiko-injekzioan egiten ditugun produktu guztien artean, ostalaritzako ontzi-garbigailurako SASKITXOA aurkezten dizuegu.
Neurrira egindako plastiko-injekzioko piezak
Ostalaritzako ontzi-garbigailurako saskitxo hau neurrira egindako produktua da, bezeroak egindako eskaeraren arabera.
Kasu guztietan bezala, bezeroaren bulego teknikoak produktua definituta, piezaren planoa onartzen da eta xehetasun eta kota guztiak aztertzen dira.
Bezeroak aztertu eta onartu ondoren, pieza egiteko molde espezifikoa egiten dugu. Kasu honetan, moldearen diseinua lau zatitan egina dago, eta, noyo hidraulikoek eraginda, saskitxoaren ahokalekuak askatzen dituzte.
Ostalaritzako ontzi-garbigailuetarako saskiaren ezaugarriak plastiko-injekzioan
Izenak dioen bezala, saski txiki bat da, eta, bertan, mahai-tresnak uzten dira garbitzeko.
Forma karratua eman zaien bao batzuk egin ditugu, ura isuri dadin.
Saskiaren tamaina egokia da, ontzi-garbigailuan horretarako jarritako zuloan sartu ahal izateko.
Polipropilenoz egin dugu, gris kolorekoa, ontzi-garbigailuaren barnealde osoarekin jolasean.
Gure lanari buruz gehiago jakin nahi baduzue edo Plastiko-injekzioan egiten ditugun piezak ezagutu nahi badituzue, jarri gurekin harremanetan, eta LinkedInon gure web orria bisitatu.
Feb 16, 2022 | Produktuak
Plastikoak Erce-n, egiten ari garen eta Hernaniko fabrikan sortzen ditugun diseinu berriko produktuak erakustea gustatzen zaigu. Industria-sektoreetarako egiten dugun produktu bakoitzak garapen eta diseinu bat du, gure bezeroen eskakizunak betetzeko.
Edergarriaren ezaugarriak
Hemen duzue plastiko-injekzioan fabrikatutako edergarria, berariazko funtzio bat betetzeko diseinatua.
– Aparatuari itsasten zaion pieza zirkularra da. Horretarako, hiru pitoi txikiren bidez, ezkutuan geratzen diren tirafondoak dituzte, eta diseinu garbia ematen diote.
– Erdialdean aginte bat sartzen da, 10 milimetroko altuerako jasoketa zirkularrean behar bezala ahokatuta geratzen dena.
– Aldagai txiki batekin bi eredu ezberdin garatu dira, eredu bat bestetik bereizteko fitxa gehigarri batez osatua.
– 95 mm-ko kanpo-diametroa dute, eta 60 mm-ko barne-diametroa.
– Beira-zuntzez indartutako poliamidaz eta suaren kontrako UL gehigarriz egina dago, eta beltza da.
Gure lanari buruz gehiago jakin nahi baduzue edo Plastiko-injekzioan egiten ditugun piezak ezagutu nahi badituzue, jarri gurekin harremanetan, jarraitu LinkedInen edo bisitatu gure online katalogoa.