Aurpegia babesteko COVID-19 pantaila
Norbera babesteko ekipoen (NBE) urritasuna ikusita, “AURPEGIAK BABESTEKO PANTAILAK” egitea erabaki dugu.
Plastikoa injektatzeko gure makineria erabiliz, aurpegia babesteko produktua injektatzeko moldea aztertu, diseinatu eta egin dugu.
Ondo dakizun bezala, airetik eta hitz egitean kanporatzen ditugun listu-partikuletatik transmititzen den Covid-19 kutsadurari aurrea hartzeko, prebentzio-neurri guztiak konbinatzea komeni da. Konbinazio horrek babes-maila gehigarria eman dezake, baita neurri batek huts egiten badu edo ez badago ere.
Aurpegiko pantailak ekintza iragazlerik gabeko begi-babes osotzat har daitezke, eta, horren arabera, komenigarritzat jotzen da UNE-EN 166 arauan (2002ko apirila) aipatzen diren baldintzak betetzea, eta, zehazkiago, 3. motako babesgarriei (“Tantak eta likido-zipriztinak”) aplikatzen zaizkienak.