(+34) 943 55 07 62
Ostalaritzako ontzi-garbigailurako saskitxoa

Ostalaritzako ontzi-garbigailurako saskitxoa

Plastikoak Erce-n hainbat sektoretarako produktu ugari egiten ditugu. Kasu honetan, plastiko-injekzioan egiten ditugun produktu guztien artean, ostalaritzako ontzi-garbigailurako SASKITXOA aurkezten dizuegu.

Neurrira egindako plastiko-injekzioko piezak

Ostalaritzako ontzi-garbigailurako saskitxo hau neurrira egindako produktua da, bezeroak egindako eskaeraren arabera.

Kasu guztietan bezala, bezeroaren bulego teknikoak produktua definituta, piezaren planoa onartzen da eta xehetasun eta kota guztiak aztertzen dira.

Bezeroak aztertu eta onartu ondoren, pieza egiteko molde espezifikoa egiten dugu. Kasu honetan, moldearen diseinua lau zatitan egina dago, eta, noyo hidraulikoek eraginda, saskitxoaren ahokalekuak askatzen dituzte.

Ostalaritzako ontzi-garbigailuetarako saskiaren ezaugarriak plastiko-injekzioan

Izenak dioen bezala, saski txiki bat da, eta, bertan, mahai-tresnak uzten dira garbitzeko.

Forma karratua eman zaien bao batzuk egin ditugu, ura isuri dadin.

Saskiaren tamaina egokia da, ontzi-garbigailuan horretarako jarritako zuloan sartu ahal izateko.

Polipropilenoz egin dugu, gris kolorekoa, ontzi-garbigailuaren barnealde osoarekin jolasean.

Gure lanari buruz gehiago jakin nahi baduzue edo Plastiko-injekzioan egiten ditugun piezak ezagutu nahi badituzue, jarri gurekin harremanetan, eta LinkedInon gure web orria bisitatu.

Energia-hobekuntza injekzio-prozesuan

Energia-hobekuntza injekzio-prozesuan

Proiektua, ETEetan eta industria sektoreko enpresa handietan energia eragimeneko jarduketak egiteko laguntzen deialdian sartua

Proiektua: injekzio-prozesuaren hobekuntza energetikoa, teknologia eraginkorrak erabiliz

Proiektuaren helburua da injekzio-prozesuan energia-eraginkortasuna hobetzea. Hala, energia-aldagaia faktore bereizle gisa sartzea lortu da, ingurumen- eta lehia-abantaila lortzeko.

Emaitzen lorpenean EUROPAR BATASUNAREN laguntza finantzarioa azpimarratu nahi dugu.

BENEFICIARIO: PLÁSTICOS ERCE S.L.

INBERTSIOA GUZTIRA: 98,500 €

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA: 23,777,53 €

injekzio-prozesuaren energia-eraginkortasuna hobetzea
Plastiko-injekzioan fabrikatutako edergarria

Plastiko-injekzioan fabrikatutako edergarria

Plastikoak Erce-n, egiten ari garen eta Hernaniko fabrikan sortzen ditugun diseinu berriko produktuak erakustea gustatzen zaigu. Industria-sektoreetarako egiten dugun produktu bakoitzak garapen eta diseinu bat du, gure bezeroen eskakizunak betetzeko.

Edergarriaren ezaugarriak

Hemen duzue plastiko-injekzioan fabrikatutako edergarria, berariazko funtzio bat betetzeko diseinatua.

– Aparatuari itsasten zaion pieza zirkularra da. Horretarako, hiru pitoi txikiren bidez, ezkutuan geratzen diren tirafondoak dituzte, eta diseinu garbia ematen diote.

– Erdialdean aginte bat sartzen da, 10 milimetroko altuerako jasoketa zirkularrean behar bezala ahokatuta geratzen dena.

– Aldagai txiki batekin bi eredu ezberdin garatu dira, eredu bat bestetik bereizteko fitxa gehigarri batez osatua.

95 mm-ko kanpo-diametroa dute, eta 60 mm-ko barne-diametroa.

– Beira-zuntzez indartutako poliamidaz eta suaren kontrako UL gehigarriz egina dago, eta beltza da.

Gure lanari buruz gehiago jakin nahi baduzue edo Plastiko-injekzioan egiten ditugun piezak ezagutu nahi badituzue, jarri gurekin harremanetan, jarraitu LinkedInen edo bisitatu gure online katalogoa.

500 tonako ixte-indarra duen makina berria

500 tonako ixte-indarra duen makina berria

Plásticos Erce-n, berrikuntzaren eta etengabeko eguneratzearen alde egiten dugu, eta, horregatik, garai berrietara eta gure bezeroen behar berrietara egokitzen saiatzen gara. .

Duela urte batzuetatik hona egin ditugun apustuen artean dago plastiko-injekzioko makinerian modu eraginkorrean inbertitzea eta ingurumenerako eraginkorra izatea.

500 tonako ixte-indarra duen makina berriaren ezaugarriak

Plastikoa injektatzeko makina berri horrek ezaugarri hauek ditu, besteak beste:

  • Prozesuaren kontrol handiagoa eta piezaren kalitate-kontrol handiagoa ahalbidetzen digu.
  • Serbomotor-sistema bat du, eta horrek energia aurreztea dakar, eta, ondorioz, ingurumenerako onura handiagoa.
  • Makina horri esker, 2 kilorainoko piezak egin ditzakegu, plastikozko piezaren moldaketan zehaztasun handiz.
  • Plastikoa injektatzeko makina horren bidez, hainbat forma eta tamainatako piezen eskaerari erantzuten diogu, bezeroaren beharrei aurre egiteko.

Aurreko postetan azaldu dugun bezala, Plásticos Erce-n gure planeta babesten laguntzen dugu, eta gure harri-koskorra ekartzen dugu ingurumena zaintzeko; garrantzi handia du guretzat.

Gure lanei buruzko informazio gehiago nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan edo jarraitu LinkedInen.

Plastikozko industria-piezen fabrikazioa

Plastikozko industria-piezen fabrikazioa

Plastikoak Erce-n 1978tik ari gara plastikozko piezak diseinatzen eta fabrikatzen. 40 urte baino gehiagoan, gure lana bi premisatan oinarritu dugu: kalitate gorena eta profesionaltasuna. Horregatik, sektore askok hartu dute konpromisoa gurekin. Hainbat sektore, hala nola automozioa, industria eta metala.

Egin dugun bezala, sortu dugun beste pieza bat erakutsiko dizuegu gaur. «IRAGAZKI-ERRETILUA» izeneko pieza hau, nagusiki, ostalaritzaren sektoreko ontzi-garbigailu industrialetarako erabiltzen da.

Bere fabrikatzeko aukeratutako materiala polipropileno indartua izan da. Polipropileno indartuak tenperatura altuekiko erresistentzia oso ona duela adierazten eta frogatzen duten berezko azterketetan oinarritzen da erabaki hori. Gainera, material indartuari esker, iraupen luzea lortzen dugu.

Garatzen ditugun pieza guztiak aurretiko azterketa tekniko baten emaitza dira, eta produktu bakoitzak behar dituen ezaugarri guztiak betetzen dituzte.