Plastikozko injekzioa fabrikazio-sistema bat da, gainerako sistemekiko abantaila handia eskaintzen duena.
- Lehenik eta behin, piezaren diseinuaren eta gaitasunen azterketa egiten da.
- Ondoren, industrializatzeko behar den moldea fabrikatzen da, eta, hortik abiatuta, pieza seriean fabrikatuko dugu.
Serieko injekzioak eskaintzen duen abantaila da piezak merkeagoak direla, ekoizpen-minimo batzuetatik abiatuta, inbertsioa justifikatzen dutenak. Emaitza pieza bakarra eta esklusiboa da.
Erremintarako edergailua, plastikozko injekzioz egina
Kasu honetan, garatu dugun pieza ERREMINTARAKO EDERGAILU bat da, plastikozko injekzioz egina.
Forma biribila eman diogu, 110 mm-ko kanpo-diametroa eta 80 mm-ko barne-diametroa duena. Alde lauetako bat, behin erremintan jarrita, ez da irteten eta oso garbi eta leun geratzen da.
Beste aldean, gutxi gorabehera 3 mm-ko jasoaldi bat dago, eta hori erremintan txertatuta eta finkatuta geratzen da. Ondo eusteko, hiru zulo egin dizkiogu, torlojuak sartzeko.
Pieza POLIAMIDA 6 egina dago, eta kolore beltzan.